XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Batzorde-atal berezien osakera bakoitzaren eratze-erabakiaren araberakoa izango da.

Kideak, bestalde, Aholku Batzordeari aitorturiko egitekoekin zerikusirik duten lagunak izango dira, harreman-organo horretako kideak izan edo ez.

12. atala. Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal bereziek Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aukeratutako Hizkuntza Politikarako Sailordetzako funtzionario baten edo gehiagoren laguntza izango dute.

13. atala. Euskararen Aholku Batzordearen barruan Toponimiako Batzorde-atala eratuko da, kontuan hartzekoa baita, batetik, toponimia normalizatzeko lanen izaera eta berezitasuna eta, bestetik, toponimoak ofizial egiteko administrazio askok parte hartzen dutela.

Batzorde-atal hori iraunkorra izango da eta Euskal Autonomi Elkarteko toponimoak finkatu, aldatu eta berreskuratzeko aholkuak eta proposamenak egingo ditu. Bestalde, hurrengo ataletan ezarritako araubide berezia izango du.

14. atala. 1. Hona Toponimiako Batzorde-atalaren osakera:

a) Lehendakaria: Hizkuntza Politikorako sailburuordea.

b) Idazkaria: Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko idazkaria.

c) Bokalak:

-Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkaria, kartografia arloan eskumena duen antoloketa atalekoa hain zuzen.

-Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkaria, toki araubidearen arloan eskumena duen antolaketa atalekoa.

-Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historikoetako foru aldundietako ordezkari bana.

-Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria, elkarte horrek izendatua.

-Institutu Geografiko Nazionaleko ordezkaria.

-Euskaltzaindiko kidea, erakunde horrek izendatua.

-Gehienez ere beste lau bokal. Bokal horiek Hizkuntza Politikorako sailburuordeak izendatuko ditu toponimiako eta euskarako aditu ezagunen artean.

2. Toponimiako Batzorde-ataleko bokalak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen Erabaki baten bidez izendatuko dira eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalekin batera utziko dute kargua azken hauen kargualdia bukatzean.

Toponimiako Batzorde-ataleko bokalek kargualdi bat baino gehiago izan dezakete.

15. atala. Toponimiako Batzorde-ataleko bokalen artean, beste erakunde edo organo batek proposatutako edo aukeratutakoen artean hain zuzen, hutsik gertatuz gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak horren berri emango dio bokala proposatu edo aukeratu zuen erakundeari edo organoari.

Erakunde edo organo horrek hilabete izango du geratzen den kargualdirako beste bokal bat proposatzeko edo aukeratzeko.

16. atala. Toponimiako Batzorde-atalak honako egiteko hauek izango ditu:

a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari aholkuak ematea Euskal Autonomi Elkarteko toponimoak bildu, berreskuratu, zerrendatu eta gordetzeko beharrei eta lehentasunei buruz.